
Jasangarritasunaren eta energia aurreztearen alde egiten duten enpresak
Industriak gero eta ardura handiagoa erakusten du bere ekoizpen-prozesuen ingurumen inpaktuaz eta aurrezpen energetikoaz. Bada, gero eta gehiago zabaltzen ari da biomasa-galdaren instalazioan datzan irtenbidea, CO2 isuriak murrizteko aukera dakarrelako eta erregai-gastua jaisteko parada ematen duelako. Biomasa-galdarak, gainera, errentagarriak dira, enplegua sortzen dute, erregai berriztagarri eta jasangarria erabiltzen dute, eta lagungarriak dira klima-aldaketari aurre egiteko.

Kasu arrakastatsuak biomasa industrialeko galdaren instalazioan
Atal honetan, gas-galdara zaharren ordez biomasa industrialeko galdarak jarri dituzten enpresen kasu arrakastatsuak azalduko dizkizugu, haien eraginkortasun energetikoa hobetu delako eta haien ingurumen-aztarna murriztu delako.
PIENSOS SAIOA
Piensos Saioa Ultzaman dago eta etxaldeko abereak elikatzeko produktuak egiten ditu.
ACEITE ARTAJO
Aceite Artajo enpresa familiarra da eta oliba-olio birjina estra egin eta saltzen du. Egunez egun kalitatea hobetzearekin konprometiturik, olibondoz landutako 250 hektareatan lan egiten du, bai eta bere jabetza berean kokaturiko almazara edo olio-errotan ere, Fontellasko dermioan.
NAFOSA
Nafosa Europako kapitala duen bazka-enpresarik handiena da, eta 5 lantegietako bat Azkoienen dago.