Instalazioak

Nolako enpresa, halako galdara-irtenbidea

Biomasako galdara industrialak

Biomasako galdara industrialak alternatiba eraginkorra eta fidagarria dira gaur egun edozein sektoretan. Ohiko galdara industrialen antzera funtzionatzen dute, baina erregai berriztagarri, jasangarri eta hurbilekoekin elikatuak daude.

Biomasa-galdara industrialetan, hainbat mota daude.

 

Galdara parrilladunak (parrilla mugikorra, bidaiaria edo bibrakorra)

Planta txiki eta ertainetan erabiliak, haietan lehiakorragoak baitira.

 

Ohantze fluidizatuko galdarak (Ohantze fluidizatu burbuila-eragilea edo zirkulatzailea)

Malguagoak dira erabili beharreko erregaien hezetasun edukian eta tipologian, eraginkortasun handia dute. Bereziki interesgarriak planta ertain eta handietarako (>20-40MWt), haietan lehiakorragoak baitira.

Biomasa kostuen kalkulagailua

Biomasa-galdara industrial baten errentagarritasuna ezagutuko badugu, hainbat gauza jakin behar dira, hala nola zenbat orduz funtzionatuko duen urtean, zer potentzia behar den, urteko eskari termikoa eta eskari horren aldaketa. Oro har, toki handiagoa behar izaten da ohiko galdaretan baino.