NAFOSA
Biomasa Galdara NAFOSAn
Nafosa Europako kapitala duen bazka-enpresarik handiena da, eta 5 lantegietako bat Azkoienen dago. Nagusiki, alpaparen eta bazken ekoizpen ekologikoan dihardute, kalitate handiko produktuak eginda, nagusiki ekoizpen-etxaldeetako abereei elikadura emateko.
Ekoizpen ekologikoko eta deskarbonizazio politikarekin bat, duela 15 urte, gasolio-galdara aldatu eta, haren ordez, biomasa-galdara bat jartzea erabaki zuten, onura ekonomikoak ere ekarriko zituelako. Eta duela 7 urte, haren ordez beste biomasa-galdara jarri zuten, baina potentzia handiagokoa, ekoizpena handitu egin baitzen.
Beren iritziz, biomasa beren industrian jarri izana arras aukera gomendagarria izan da, bai emaitza ekonomikoei begira, bai ingurumen arlora dakartzan onurei begira.