Zer da Biomasa?
Biomasa gai organikoa da, bai eta haren eraldakuntzatik datozen materialak ere. Landare-jatorria du (egurra, ezpalak, pelletak, oliba-hezurrak, fruitu-oskolak…), bai eta animalia-jatorria ere.
Biomasatik abiatuta, energia hainbat prozesuren bidez lortzen da, beroa eta/edo elektrizitatea oso prezio lehiakorretan sortzeko. Prezio horiek oso interesgarriak dira industriarako.
Gai organikoa denez, biomasa lagungarria zaigu gure energia-ereduaren ordez eredu jasangarriagoa ezartzeko, CO2 isuriak murrizte aldera. Gainera, energia-iturri berriztagarria eta zero kilometrokoa da; hura erabiltzea, beraz, onuragarria da gure basoetarako, era jasangarrian kudeatuak.
Zergatik nire enpresan?
· Energia garbia eta zero kilometrokoa lortuko duzu.
· Nafarroan enplegua sortzen lagunduko duzu.
· Hura ezartzeko laguntzak eskuratu ahal izanen dituzu.
· Errentagarria eta lehiakorra da.
· La edozein enpresa motatara egokitzen diren irtenbide teknikoak izanen dituzu eskura.
Zer laguntza daude?
Biomasa baliabide berriztagarri, jasangarri, bideragarri eta errentagarria da eta, gainera, badaude huraxe instalatzeko laguntzak. Horrela, energia-iturri oso interesgarria da industriarako. Abantaila asko ditu. Kontsultatu zein diren zure enpresara hobekien egokitzen diren laguntzak. Pausoa oraintxe eman dezakezu.
Biomasaren abantaila nagusiak
Errentagarria
Baliabide horien prezioa beste materia batzuena baino apalagoa da, hala nola gasolioarena. Egia bada ere zenbaitetan energia hori aukeratzeak azpiegitura aldatu behar izatea dakarrela, badira prozesu horiek egiteko laguntzak.
Enplegua sortzen du
ENPLEGUA. Biomasa-sektoreak enplegua sortzen laguntzen du landa-eremuetan, eremu horietako natur baliabideak jasangarritasunez baliatzeko aukera ematen duelako zero kilometroko energia sortzeko. Biztanleria lurraldean ere finkatzen laguntzen du, lan lotura hori sortzean.
Berriztagarria
Baso-biomasa modu jasangarrian kudeatzen diren basoetatik dator. Biomasaren jatorria eguzkia da, hots, energia-iturri agortezina, eta basoen aprobetxamenduak epe erdiko eta luzerako kudeaketa planen bidez daude zehaztuak; hau da, mozketak beti daude basoen hazkuntza-aukeren azpitik.
Jasangarria
Biomasak eragiten dituen CO2 isuriak huraxe sortzeko erabiltzen den landaretzak berak xurgatzen ditu. Gainera, landare-biomasari dagokionez, modu jasangarrian kudeatzen diren basoetan du jatorria, eta hura handik ateratzea lagungarria da basoetako erregai kopurua murrizteko; ondorioz, sute arriskua murrizten da, bai eta suteen indarra ere.
ISURIAK MURRIZTEA
Biomasak abantaila ugari ditu, baina garrantzitsuenetako bat da lagungarria zaigula atmosferara berotegi-efektuko gas isuri gutxiago botatzeko.
Hori zor zaio biomasa ia erregai neutrotzat hartua izateari, CO2 isuriei dagokienez. Horrela, berotegi-efektuko gas isuriak % 77-94 murrizten ditu, erregai fosilen aldean.
2018/2001 ZUZENTARAUA (EB) VI. ERANSKINA. BIOMASA-ERREGAIEK ETA ERREFERENTZIAKO ERREGAI FOSILEK BEROTEGI-EFEKTUKO GAS ISURIETAN DUTEN ERAGINA KALKULATZEKO ARAUAK
EUROPAKO LEGEBILTZARREN ETA KONTSEILUAREN 2018/ 2001 ZUZENTARAUA (EB) –2018ko abenduaren 11koa, energia berriztagarrietatik datorren energiaren erabilera sustatzeari buruzkoa (boe.es).
Berotegi-efektuko gas isurien murrizketa, balio tipikoak.
BEROA SORTZEA:
• Baso-hondakinen egurrezko ezpalak (1-500 km) % 93
• Enbor-egurrezko ezpalak (1-500 km) % 93
• Industria-hondakinen egurrezko ezpalak (1-500 km) % 94
[2a kasuetan barnebilduta daude ekoizpenerako behar den beroa lortzeko egurren ezpalen galdara bat erabiltzen dituzten prozesuak, betiere ezpal lehortuekin elikatua. Ekoizpena instalatzeko elektrizitatea saretik dator.]
• Baso-hondakinetatik datozen egurrezko briketak edo pelletak (1-500 km) % 77
• Enbor egurretik datozen pelletak (1-500 km) % 77
• Zur-industriaren hondakinetatik datozen egurrezko briketak edo pelletak % 87
Non instalatu dezaket Biomasa?
Industrietan
Ekoizpen-sektore guztietako enpresa askok energia behar dute beren industria-prozesuetarako, eta energia hori biomasaren erabileratik etor daiteke; industriaren behar guztiak bete daitezke erabiltzeko diseinatua dagoen galdara baten bidez.
Gaur egun, elektrizitatea sortzeko eta kogeneraziorako galdarak jar daitezke martxan, baita sorkuntza termikorako ere.
Etxebizitzetan
Bai banakako etxebizitza baduzu, bai bizilagunen komunitatea baduzu, biomasa-galdara bat jar dezakezu zuen etxeak berotzeko.
Toki Entitateetan
Biomasaren erabileratik abiatuta, bero-sareak diseinatu eta abian jar daitezke, tokiko lehengaiari balioa emateko modukoak; gainera, dauden formatuetako edozeinetan elikatzen direnak, tokiko eskulana erabiliz.